Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Bartra, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Oihana, maizter bizi zara Unairen etxean. Harrituta zeunden aspaldian postontzian ezer jasotzen ez zenuela eta. Gaur Unai etxejabea harrapatu duzu postontzia irekitzen.

Descripción

Melodia
Sarasua da gure
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Bartra

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra:
Postontzian barruan
ze kontu ilunak!
Zer egingo omen zuen
nagusi kuttunak!
Ai, klaro hartu ditu
gaur Unai lagunak
nire bikotearen
maitasun gutunak.

U. Agirre:
Esplikatuko dizut
kararikan kara
zure isunentzako
neukan nik ikara
aspaldi kotxe hortan
gaizki ibiltzen zara.
A, zure nobiyua
hortero hutsa da.

O. Bartra:
Nire postontzitara
horrenbeste pausu
eta horteroari
gero egin kasu.
Gutunak irakurtzen
ibili zara zu
zer erantzun diozun
kontatu eidazu.

U. Agirre:
Ni behin erantzutera
atrebitu nintzen
jakin bihar dezunik
ez zait iruditzen
bankuko batzuk´e bai
tokatu ohi baitzen
jakin nahi nuen zeatik
ez dezun ordaintzen.

O. Bartra:
Bale, ibili zara
zu horren kontura
nahiz eta fisgatzerik
ez zenuen gura.
Normalean badaukat
ordaintzen ohitura
baina oraingoan zen
mutilan ardura.

U. Agirre:
Ya que zabaldu dezun
etxeko atea
orain izango dezu
zeuretzat kaltea
berak ordaindu dizu
ohartu zaitea
azken kartan zioen
“Adio maitea”.