Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Perea
Bertsoa entzun |
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Perea
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Hamaika buruhauste
hipotekarekin
Perea:
jendea ibiltzen da
ekin eta ekin
gero saldu nahi ta zer
egin berarekin?
Hobeto bizi naiz ni
alkiler batekin.
Puntua:
Bankuekin borrokan
horrenbeste urte
Perea:
ta gehio pasa behar
ditugu nik uste
etxe txiki bat edo
izatearen truke
gure arima ere
salduko genuke.
Puntua:
Okupazioa da
batzuen aukera
Perea:
nik hori ikusi dut
Gasteizen ostera
eta argirik gabe
geratu arren bera
itxaropena dator
Errekaleorrera.