Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Kutsatu ta kutsatu
noiz arte horrela?
E. Lekue:
Munduak dinoe amaia
hor bertan duela
hasi gaitezan denok
behar dan bezela
geuk ikusiko dogu
azkena bestela.
Puntua:
Itsasoa daukagu
plastikoz beteta
E. Lekue:
jendeak errezegi
botaten dauz eta
egoerari eman
behar jako buelta
hondakinak norbere
patrikan gordeta.
Puntua:
Protokolo ugari
daude sinatuta
E. Lekue:
Parisekoa antza
batzuek ahaztuta
nahiz ta dana dagoen
ondo orraztuta
adi eskuetan geuk
guztia dogu ta.