Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Agin, pintorea zara, eta Jonek bere etxea margotzeko kontratatu zaitu. Kolorearekin asmatu ezinik, hiru aldiz margotu behar izan duzu etxea. Jon oraindik ez dago konforme.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Hemen daude jarririk
pareta handiak
eta Titanluxenak
poto ugariak.
Kolore asko dizkik
Jon hire kabiak
fakturaren kolorez
pintatuko diat! (bis)

J. Martin:
Lehenik berdearekin
a ze adorea!
Ondoren granatea
ondoren morea.
Aldatu izanakin
damutu, ordea…
Berriz jarri zaidazu
lehengo kolorea! (bis)

A. Laburu:
Hori gogoratzeko
diat panorama
beti eduki dek hik
sibarita fama.
Ez dezadan egin nik
alperreko lana
pintatuko al diat
bakoitzetik bana? (bis)

J. Martin:
Radio Olé jarrita
ibiltzen zera maiz
beti txistuka hortxe
ta umore alaiz.
Zu joaterik ez dut
nik desio garaiz
egia da: zurekin
enamoratu naiz! (bis)

A. Laburu:
Horregatik etxean
nahi du mila paisai
hoi nola esaten dek
zer dek gay edo gai?
Ez zekiat Jon baino
nik hoi ez diat nahi.
Kamiseta horrekin
pentsatzen nian bai! (bis)

J. Martin:
Lastima joateko
zure ariketa!
Ez al zaizu gustatu
nere kamiseta?
Pintatu dena txuriz
ta etxera buelta
baina hor utzi zazu
zure silueta! (bis)