Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Descripción

Melodia
Egunkarian ikusi nuen
Nombre de la estrofa
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egunkarian ikusi nuen
gure nausi aberatsa
humanismoaz, elkartasunaz
bere diskurtso zehatza
egia baina ez da argazki
hura zen bezain aratza
azkenerako nire aukera
ailegatuko da antza!
Garai batean lantegi hori
nuen bizitza ardatza.
Orain kalean egonagatik
berriz banoa harantza
hotz zerbitzean izaten ei da
eta onena bengantza.(bis)

Nik zintzo-zintzo bete nituen
han jasotako ordenak
nik eraginak ez ziren izan
krisiak eta problemak
baina kalera bota ninduten
hor nire egun txarrenak.
Badakit orain hantxe bilduko
direla horiek denak
kamara aurrean erakutsiaz
euren irririk onenak
baina sorpresa bat izango du
ehungarren urteurrenak
lotsagorritu egin behar ditut
kaleratu nindutenak! (bis)

Langabeziak bat ipintzen du
ia urkatzeko sokan
nirea lako zenbat famili
utzi dituzten kolokan!
Ta ez genuen ezertxo lortu
nahiz eta egin borrokan.
Egun honekin amets egin dut
lotan zein esna askotan.
Azkenerako nago ametsa
egia bihurtzekotan.
Ze aurpegiak izango diren
gaurko ospakizun hortan!
Mikroa hartu ta hau guztia
kontatuko dut bertsotan.(bis)