Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-01 Irun Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Karrika, Aimar
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aimar eta Aitor, hirurogeita hamabosna urte dituzue eta aspaldiko lagunak zarete. Urtero-urtero elkarrekin joan izan zarete oporretan. Aimar, Aitorrek esan dizu oraingoan ez dela joango.

Descripción

Melodia
Dozena bat bertso berri A
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Karrika:
Berdina gendun koadrilla
ta pasata urte mila
biak batera pasa ditugu
txoko eder pila
txapel horren borobila
eta eskutan makila
lagun maitea hil aurretikan
ote zaude hila? (bis)

A. Sarriegi:
Nahiz ta ez nuen esango
aurkitzen naiz oso ondo
ta egia da lagun hoberik
bat ez da egongo.
Hara hona zenbat txango
ikusi hemen ta hango
baina andre bat ezagutu det
ta ez naiz joango. (bis)

A. Karrika:
Ze albistea la ospera!
Andrea duzu gainera
postizoak izan arren hortz hoiek
hitzetik hortzera.
Goazen Karibe aldera
Kuba aldera hobe ba
neri berdin zait joan gaitezke
hiruak batera. (bis)

A. Sarriegi:
Gauza diozun gisara
egiteko aukera laga
bi lagun onak izan daitezke
baina hiru traba
ta ematen dit ikara
zu joateak bertara.
Ezagutu ere ez dezu egingo
neregatik bada. (bis)

A. Karrika:
Bizi guzia obretan
ez zaude modu pobretan
baina nerekin ez zaite jarri
era gogorretan.
Ez zu tematu horretan
zaude nerekin zorretan
bestela nokin egingo dut nik
bronka oporretan. (bis)

A. Sarriegi:
Bronkarako nahiak bero
ikusten dizkizut gero
nahikoa ez al dugu egiten
hemen egunero?
Nahiz eta zuk ez espero
laguna honetan bego
ta egon lasai bidaliko det
postalen bat edo. (bis)