Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-01 Irun Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Dena ondo zihoan argia piztu den arte.

Descripción

Melodia
Beste bateko inularretan
Nombre de la estrofa
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Trago bat eta beste trago bat
gure kaleetan barrena
ta piztea da alkoholak eta
sexu grinak dakarrena.
Zure etxera, nere etxera
betiko gauzak aurrena
zure logelan sartu gera ta
hara hemen ondorena!
Argia zegon itzalita ta
bertan biluztu naiz dena
ta bapatean piztu egin da
argi txiki xumeena
nere gerrira begira zaude
ez naiz uste zenuena. (bis)

Estali arte izan dugunak
nahiko irri nahiko broma
ahorik aho pasa dugunak
gin-tonic barruko horma
bular parea zut neukan eta
zuk eman didazu forma
galtza estuak nebilzkin arren
ez takoi, eta ez gona.
Hau ta hura naiz hartzen ari naiz
zenbait botika, hormona
gizona eta andrea nauzu
ez andrea, ez gizona
nere inon ez egon nahia ote
da zure ezinegona? (bis)

Gizarte honen estereotipo
ta gizarte honen usteen
tranpan zu ari zera erortzen
eta hori ez dizut uzten.
Zuk badakizu nola zizelka
eta marraztu gaituzten
ze inporta du gaur ari banaiz
zure aurrean biluzten
eta neroni ni neu naizena
hori bakarrik gorpuzten
nire gerripe zintzilikako
desira ari da puzten…
Itzali zazu argia eta
utzi azalari ikusten. (bis)