Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna.

Descripción

Melodia
Hamalau heriotzena I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Karta irakurrita
kafeari trago
ni handik ez naiz eta
sekula igaro!
Barkatu, sentitzen naiz
nahikoa arraro!
Nahiz ta ez jakitea
izan okerrago
aterako denaren
beldurretan nago!

J. Maia:
Ahotsean dardara
duzu salatari
baina ez duzu sintoma
ta ez aurrekari!
Ikututa ez dezu
ezertxo nabari
nahiz ta arra barruan
ari eta ari
hobe aurrea hartu
letorkeenari!

B. Gaztelumendi:
Ez da errexa beti
aurretik joaten
kontsultara joango naiz
azkazalak jaten
biluztasuna ez dut
errez eramaten
bularrak ukitzea
kontsulta hotz baten
zuri horrek ez al dizu
lotsarik ematen?

J. Maia:
Egoera ez zazu
horrela konpara!
Mariasun ere joan zen
beraz, errepara!
Gainera jartzen dute
alboan izara
hobeto dezu lotsa
albo baten laga
ez da lotsagarria
beharrezkoa da!

B. Gaztelumendi:
Guk ziklo bati eman
diogu hasera
maiz joan beharko degu
bai kontsultatzera
baina neretzat une
berri bat hauxe da!
Nahiz ta joango naizen
ni zure antzera
nahiago det nerekin
etortzen bazera!

J. Maia:
Bildurrak badu bere
data, iraungipen...
Nahiz barruan daukazun
orain irakiten
neri ere bildurra
dit hor eragiten
baina utzi izua
ta beste sentipen
sar gaitezen batera
ta batera irten!