Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialen, bulego batean egiten duzu lan. Jone garbitzaileak zure gauzak lekuz mugitzen ditu egunero. Gaur lehenago joan zara lanera, eta Jone bertan topatu duzu.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Hauts bolak agirian
hor bat eta hor bi
zure lantegi honek
ni uzten nau grogi
batetik kendu eta
bestera igorri
zikin-brillo esaten
diogu guk horri. (bis)

J. Uria:
Ez ordenatzen dizut
guztia egoki
berdin dio liburu
bufanda, beroki…
Beraz ez zimurtu orain
bekain ta bekoki
ze dena uzten dizut
alfabetikoki. (bis)

M. Lujanbio:
Ez da hainbeste sartzen
aizazu nor dena
nere gela da nere
bulego gorena
eta orden kontua
bakoitzak onena
alfabetikoa dut
nere desordena. (bis)

J. Uria:
Bai esan nahi nizuna
hain justu hori zen
ez dituzu bereizten
izan eta izen
oraindik ez dut lortu
ondo konprenitzen
nolaz zauden zu bertan
eta ni garbitzen. (bis)

M. Lujanbio:
Zu matematikoa
badakigu jada
ni jeta haundikoa
eta hara! hara!
Gauzak ordenatzea
dut nere lan karga
denbora zerbaitetan
pasatu behar da. (bis)

J. Uria:
Zu aspertzen zarela
hori ondo dakit
denbora pasa behar zen
ta joan da tik tak tik.
Beraz orain banoa
ni ate hortatik.
Zuk segi orain lanean
a ta ez horregatik!*

*Errepikan “Zuk jarraitu lanean a ta ez horregatik!” esan zuen.