Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre:
Urte haiek ez ziran
pasatu hain alai
zulotik ertetzeko
biyok ez ginen gai
bainan indartu ginan
Aitor eta Unai
begiratu hutsean
konturatu naiz, ai!
Ni ondo sendatu naiz
baina zu ere bai. (bis)
A. Sarriegi:
Estimatuta dago
milesker laguna
nik ere ahaztu nahi det
hain garai iluna
ta orain sentitzen det
nik askatasuna
begiratu karroan
orain daukaguna
lehen urte osoan
jango ez genduna. (bis)
U. Agirre:
Garai bat izaten da
txoroa, txepela
egon behar nuena
argal ta zimela.
Orain ispilura joan
ta ohartzen naiz bela
gizena ikusten naiz
orduan bezela
baina orain badakit
gezurra ez dela. (bis)
A. Sarriegi:
Bioi begiratuta
gauza nabarmena
gainera ze umore
txoro alaena!
Anorexia joan zen
hori da onena
baina zuk ere majo
bete dezu dena
ez dakit pasa zaizun
transtornoarena. (bis)
U. Agirre:
Neri gizena deitzen
gaur zein eta bera!
Barkatu baina biyok
borobildu gera.
Alai bizi zerala
hartzen det tankera
lehen elkartu ohi ginan
ura edatera
hau ospatu dezagun
goazen bazkaltzera. (bis)
A. Sarriegi:
Egin geranez gure
bizitzaren jabe
jatetxeren batera
egin daigun alde
eta goza dezagun
xuabe-xuabe
ospa dezagun baina
zera ahaztu gabe:
orduan zeuden batzuk
oraindik han daude. (bis)