Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Pisukideak zarete. Duela gutxi jarri zineten elkarrekin bizitzen. Zuri, Beñat,
afalostean telebistako eztabaida politikoak ikustea eta komentatzea gustatzen
zaizu. Sustrairi, berriz, ez.

Descripción

Melodia
Beti penetan beti penetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Telebistari begira egin
ditugu hamaika froga
ta politika da engantxatuta
utzi ezin dudan droga.
Gure afari, plater garbitze
komun eta labadora
baina gureak aurrera darrai
gure pisutik kanpora.

S. Colina:
Lokartzeraino geratu aurretik
telebistari begira
mahai ertzean eser gaitezen
ta landu alternatiba:
zaborrak gaika bereizi edo
ta bota eduki-ontzira
gure eskutan dagon debate
politiko bat hori da.

B. Gaztelumendi:
Politikara eraman dezu
zuk hamaika kontu ñaño!
Euskal Herrian azken urtetan
bada mila desengaino.
Gure eztabaidak ordu txikitan
ere luzatzen dira, ño!
Nik nahiago det horiei entzun
zuri entzutea baino.

S. Colina:
Nik debateak hasten dira ta
Beñat apurka-apurka
manta goraino tiratzen dut ta
ia hasten naiz zurrunka.
Nik ez nuke nahi jendarte oso bat
telebistak lelotuta
nahiago ditut norbanakoak
autodeterminatuta.

B. Gaztelumendi:
Ba ni libratzen hasia nago
orain hamarren bat urte
ta zenbat neke hamar orduko
lan gogorren baten truke.
Telebistako debate hoiek
ai Sustrai zenbat bertute!
Lo egiteko infusioek
adina laguntzen dute.

S. Colina:
Joseba Arregi ta Iñaki Soto
hasterakoan ezbaian
armiarma bat ikusi ohi dut
sarea egiten sabaian
nahi eta ere lokartzen bainaiz
berdin teman ala gaian
askoz arazo gutxio zegon
Goenkaleren garaian!