Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Descripción

Melodia
Hogeita laua gabon gaua da
Nombre de la estrofa
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita laua Gabon gaua da
hala izaten da urtero
zazpi urtetan ez naiz etorri
egina egina bego! (bis)
Aurten ausartu naiz edo
sabela urduri, bero
ta etxean sartu ta gero
anai-arrebak denak isilik
bertan agertu ezkero
konbidapena egin bai baina
ez ninduzuen espero. (bis)

Zazpi urtetan etorri gabe
ez da alperrik igaro
beste behin ere bistan dago bai
ez ninduzuen itxaro. (bis)
Haserretuta lehenago
urrundu nintzen zeharo
ez itzultzeko gehiago
gero errudun sentitzeraino
sentitu ez banintz nahiago
“Nork du errua?” zertan galdetu?
Zuen begietan dago. (bis)

Ez det atea giltzaz ireki
joan naiz atea jotzera
banuen baina ez naiz ausartu
giltza hau erabiltzera. (bis)
Behin sartuko eta zera
hau da gauaren hasera
amaia ere hauxe da:
ez, ez kezkatu segi hizketan
ez bainator geratzera
amari muxu emango diot
eta banoa etxera. (bis)