Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Segurtasun lanetarako kontratatu zaituztete. Herriko plazan jarri duten jaiotza erraldoia zaindu behar duzue gauez.

Descripción

Melodia
Maritxu nora zoaz I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Maialen hau lana da
edo ez da lana?
M. Lujanbio: Jaiotza bat zaintzea
ze-nolako plana!
A. Mendiluze: Ordu luzea bertan
beraz iragana
M. Lujanbio: Jesusek bi mila urte
holaxe darama.

M. Lujanbio: Ta hori honezkero
ez da mugituko
A. Mendiluze: utzita ere ez du
inork lapurtuko
M. Lujanbio: astoa eta behia
biziak gertuko
A. Mendiluze: zenbait lan nik ez ditut
inoiz ulertuko.

A. Mendiluze: Zeinek ikusten du ba
honen arriskua?
M. Lujanbio: Gabonetan jaiotzan
argia piztua
A. Mendiluze: zertan deitu gaituzten
ezin sinistua
M. Lujanbio: San Jose ere dago
dena berriztua.

M. Lujanbio: Gaur arte argitara
ez zuten atera
A. Mendiluze: gaur atera dute ba
idiaz batera
M. Lujanbio: Espiritu Santuaz
lotsatua bera
A. Mendiluze: hori dator milagro
batzuk egitera.

A. Mendiluze: Eta San Josek gaizki
begiratzen dio
M. Lujanbio: amantetzat besteek
ez dute balio
A. Mendiluze: ume hori jaio zen
hau dela medio
M. Lujanbio: Ama Birjina isilik
ze erremedio!

M. Lujanbio: Hori lehen hala zen ta
orain ere hala
A. Mendiluze: uste al dezu benetan
hau birjina dala?
M. Lujanbio: Sexu harremana izan zen
espirituala
A. Mendiluze: horren santua bada
aitortu dezala!

A. Mendiluze: Horrelaxe ikasi
genuen dotrina
M. Lujanbio: ahaztu ere halaxe
ein zaigu jakina
A. Mendiluze: onartu behar omen da
aurretik egina
M. Lujanbio: erne! Mugitzen ari
da Ama Birjina!

M. Lujanbio: Ta bera mugitu ta
gu guazen hemendik!
A. Mendiluze: Baina beste lau ordu
dauzkagu oraindik
M. Lujanbio: ta beste ixkinatik
ardiak irten dit
A. Mendiluze: gu inork ikusteko
zai gaudela lehendik.