Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Urteetan egin duzu lana adineko pertsonak zaintzen. Geroz eta hurbilago ikusten duzu zeuk zaintza beharko duzun unea.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urtetan adinekoei
horrenbeste errespeto
lagunduaz jeikitzeko
edo argia pizteko
gauzak betetzeko edo
betebeharrak husteko
ez neuzkan alde batera
besterik gabe uzteko
eta hel zekidakeenik
nahiz ta ez nuen usteko
nahiz eta gutxi falta den
nere zikloa ixteko
ez dakit ba prest nagoen
horretara iristeko. (bis)

Orain arte bai sasoia
orain arte indarrean
adinekoak bakarrik
neuzkala nere aurrean
baina begiak ipini
ditut nik lehen txarrean
bizitza bizi liteke
gaztean eta zaharrean
denok gabiltza kulunkan
bizitzaren dantzarrean
baina badaukat beldur bat
nago esan beharrean:
ez dut bakarrik egon nahi
bizitzaren hondarrean. (bis)

Soiltzen ari zait burua
eta zimurtzen azala
beraiek dakuskit nigan
hemen ohean natzala.
Bizitza ez da bakarrik
argia eta itzala
ni saiatu naiz izaten
bai zaintzaile zerbitzala
eta azken urteetan
pentsatu nahi dut, oxala!
Nik lehen egin dudan lana
alperrekoa ez zala
eta zaindu nazatela
zaindu ditudan bezala. (bis)