Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bake artisauak zarete. Lehengo larunbatean, lanean aritu zineten Parisen. Astebete pasatu da, eta etorkizunari begira jarri zarete.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Oraindik hango oihartzun hots bat
besterik ez det aditzen
herriak zerbait behar zuela
lehengo astean argi zen
eta nahiz eta saiatu geran
gu bide hori argitzen
bidea ez zen Parisen hasi
ta ez da amaitzen Parisen.

M. Lujanbio:
Parisekoa bakarrik baitzen
abiapuntu, pretestu
alderdi danek onartu dute
alderdi danek babestu
baina ez dakit Hegoaldean
dauden hontarako prestu
desarmea eskuz egin genuen
ta bakea eskuz esku.

A. Mendiluze:
Bidea horrek izan behar du
gure aldetik argi da
beste aldearen joera berriz
atera arren argira
berriz baldintzak, berriz legeak
beti ateratzen dira
baina ez gera eurentzat ari
baizik barrura begira.

M. Lujanbio:
Baina barruan ere guztiak
ez dira gure hitzeko
jendea dugu hemen kolore
ta iritzi anitzeko
“ezinezko da” saltzen digute
guk ezer ez ukitzeko
laborariak gai izan gara
bi gobernu mugitzeko.

A. Mendiluze:
Pakea baita gure helburu
eta ahalegina arau
bai gobernu bat ta bai bestea
lehengoak lehengoan dirau
baina jendeak konprenitzeko
momentu polita da hau
gu ez gerala, ilusioak
egiten gaitu artisau.

M. Lujanbio:
Konpon ditzagun lehengo biktima
ta lehengo bonba zartada
ekar ditzagun behingoz presoak
herrira, euren etxeetara
eta goazen bada pakerantz
ortzemuga den hartara
pakea ez da inoiz helduko
pakea joatea da.