Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bejondeizula Maialen!
Mototsa berriz haizetan
tokaioa ere firme
ta gainera ze klasetan!
Baina ederra da lasai
esnatzea jai goizetan
ta hau det azken txapelketa
hogeita bi urte luzetan.
Udaberrian eskian
udan nunahiko haitzetan
udazkenean Iratin
neguan elur hezetan
aurkitu ahalko nauzue
maite ditudan gauzetan
eta horien artean
Euskal Herriko plazetan. (bis)