Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-02-11 Lezo Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Ai andereño barkatu baina
ez nago batere pozik
gure semeak lan asko ditu
neurritik kanpora kasik
ez dakit ziur ikasteko ez den
lotuta jartzeko baizik
gizarajoak denetik daki
umea izaten ezik.


A. Martin
Bere premiak ez itzazula
nahita bihurtu premio
jolaserako klase garaian
badu nahiko injenio
ez kargu hartu, ze estrategia
eta ze lan konbenio!
Azkarrago egingo lituzke
lagunduko bazenio.


A. Mendiluze
Beraz lagundu behar nioke
horrek konpontzen du dena
bost minutuko aurrerapen bat
gehienez ordu laurdena.
Beraz biontzat bihurtu dezu
beretzako zen ordena
eta zuk zergatik jarri diozu
egiten ez dakiena?

A. Martin
Barkatu baina ez diot jartzen
ez gehiegi ez zailegi
erritmoa jarrai dezan jartzen
diodana da zilegi.
Esaten duzu “Ez da jolasten
soilik aulkian eseri”
jolaserako beti izaten du
egunean ordu erdi.

A. Mendiluze
Programa eta zereginena
al da ba zure legea?
Noizbait agian bihurtu dedin
gurea mutil trebea
erritmoaren kontua beraz
jarraitzea mesedea
berak besteen erritmoa edo
beste guztiek berea?

A. Martin
Erritmoa erregulatzen da
klase barruko langintzan
baina masterrak ta tituloak
beharko ditu bizitzan.
Ez dakit nortasuna elikatzen
ze arraiotan zabiltzan!
Bizitzan norbait izan nahi badu
hobe du ez inor izan.

A. Mendiluze
Ta horregatik kentzen diozu
jolasa eta jokoa
masterrak eta hoiek lortzeko
bailitzake oztopoa
gero bizitzan zer beharko du?
Zer den zure gustokoa?
Aizu bizitzan bizitza behar da
eta gero gerokoa.


A. Martin
Ze esaldi ze aforismoa
jasoa al duzu prentsan?
Nik nere kriterioak dauzkat
denak neronen defentsan.
Bizitza bizi behar dela ta
horrelakorik ez esan
bizitzaz ahaztu egin beharko du
bizitza atera dezan.