Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-05 Getxo Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Enbeita, Onintza
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Biok tabernaz taberna sarri
ibiltzen gera pasian
eta ze kontu azaltzen diran
horrelako gau luzian.
Beti diozu “Ahalegintzen naiz
nere ahalegin guzian”
Hala’re lanak zer balio du
emaitzak lortu ezian?


On. Enbeita
Ataraten dot zeure moduan
neure lanean kemena
dana gurean ibili arren
sarri emoten dot pena
nahiz eta beti ezin dan lortu
emaitzarik handiena
satisfakzino pertsonala da
hemen balio dabena.

A. Egaña
Barkatu baina goizeko ordu
hauetan trago eta ke
hain xuxen ere zuk arrazoi bat
eskeini didazu merke
aski degula ahalegintzea
aski gogo eta neke
berdina dio lehendakarian
prentsa arduradunak`e.


On. Enbeita
Lehendakaria bera egoten da
beti emaitzen menpeko
baina besteok lan egin behar
bizi ahal izateko
zeozer txarto urten ezkero
igual bihar da hobeto
holan motibo bat daukat beti
neure ohetik urteteko.


A. Egaña
Nik ahalegina soilik ez dut nahi
eta ez zaite harritu
gaur irudiak hainbat ertz eta
hainbat inportantzi ditu
nere irudi arduraduna
aritu zen bai aritu
hark`e ahalegina egin zun baina
ez zion asko luzitu.

On. Enbeita
Ehuneko ehuna luzidu guran
besteei itxi orduko
emaitzen bila ibiltzen zara
herriz herri puntoz punto
beti emaitzak, beti emaitzak
inoz ez zara asetuko
lau txapel euko baneuz bertsotan
be ja ez neuke jarraituko.


A. Egaña
Alde hortatik ez det pentsatzen
Onintza zure antzeko
ahaleginean ari naiz baina
emaitza batzuk lortzeko
plazarik plaza nekatu ohi naiz
askotan geratu seko
ni entrenatzen ari naiz berriz
txapelketa bueltatzeko.

On. Enbeita
Eta zertarako egon begira
emaitzarik gorenari?
Zeuk esan dezu egon gaitezan
egunerokoan adi.
Herririk herri seko amaitzen
dogu ez al da nabari?
Ta ze emaitza eskatu orduan
dana emoten dauanari?