Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Ejercicio
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto
Puntu bana jarriko dizkizute zure bertsokideek. Baina zortziko txikian, hamarreko txikian eta habaneran.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

M. Lujanbio
Bizkaiko entzulea
fina eta ona
U. Agirre
Maialenek jarri du
hain puntu sakona
askotan ni Markinan
ez bainaiz egona
primerakoa degu
aurrean dagona.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria I

I. Elortza
Orain esan benetan
pentsetan dozuna
U. Agirre
ahal dan moduan egin
ohi degu jarduna
entzulea hemen da
fina ta txukuna
egi batzuek esan
behar ditut hurruna
ta pentsatu dezala
bakoitzak nahi duna. (bis)


Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzen

N. Ibarzabal
Ta zertan pentsatzen duzu
saioa amaitu ta gero?
U. Agirre
Esplikatuko nizuke
nik zazpi puntutan edo:
batzutan bukatzen degu
umoretsu eta bero
beste batzuetan berriz
bada hamaika endredo
nola tokatzen zaizkigun
hainbat ta hainbat jenero
zerorrek`e probatua
dezu hori honezkero.
Gaur giro ederra dago
gero ere hala bego
bueltan tristerik joatea
Unaik gaur ez du espero.