Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko.

Descripción

Melodia
Hemen zizurkildar bat
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Aspaldi egin nahi nun
dataotan alde
inorren kontra ez baino
soilik nere alde.
Kafea hartuz ohartu
naiz eta suabe
urteko lehenengoa
dedala hala’re
ondoren katilua
nik garbitu gabe.

U. Alberdi
Gure kontu sukalde
sala ta konketa
nahiz ta gero sarritan
ilundu kopeta.
Zu eta biok gaude
bastante erreta
baina ezin joango naiz
lasai oporreta
arraultza bat prejitzen
ez dakite eta.


O. Iguaran
Ba zu lasai aukeran
daukate Burger King
ez badute egin nahi
hainbeste ahalegin.
Beti kejan zebiltzan
gure otorduekin
”Ama hau gehiegi zan”
ta kabitu ezin
oain keja daitezela
arrazoiarekin.

U. Alberdi
Mantel politenakin
jartzen nuen sala
ni gabe imajinatuz
laztu zait azala
urte bete dalako
aitatxo hil zala
baina igual egin behar da
pentsatu bezala
behintzat ikus dezaten
ama bizi dala.

O. Iguaran
Hain zuzen horixe da
bizitzaren soka
ta ez da ez egiteko
beraiei boikota.
Hobe da atzerrian
aste on bat bota
Gabon zaharretan altxaz
gure txanpain kopa
senar zirenen alde
ingo degu topa.


U. Alberdi
Nahiz ta burutik pasa
hainbat deskribapen
zu ta biok hoteltxo
txiki, polit baten
egia esan ez du
hain ondo ematen
naizen andreak ez du
luxua jasaten
ez bainago ohituta
zerbitza nazaten.