Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-04-22 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Osinalde Saria (46. 2017. Gabiria)
Actuación
2017-04-22 Gabiria Sariketa
Bertsolaris / Autores
Araiztegi, Eneko "Korta"
Arregi Markuleta, Maider
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gau osoa ligatzen pasatu ondoren, ohera iritsi zarete. Enekoren lehen aldia da; Maiderrek asteburu askotan egiten du berdin.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2017-04-22 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Maider Arregi Markuleta

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Araiztegi
Zukin ligatzen banun
nahikoa botere
baino bere garaian
ni ez nago trebe.
Hasi zaitez Maider zu
eidazu mesede
nik ez dakit ta orain
nola hasi ere! (bis)

M. Arregi
Mutil jator-jatorra
ta elegantea
baina ez daki eta
eman du kantea
berdin da kuleroa
edo tirantea
imajinazioa
da inportantea. (bis)

E. Araiztegi
Nik imajinazioa
daukat gogotio
baino dardarra dauket
hemen ta hortio
geldi egon ezinda
nago kolpetio
ohiari ere hankak
hautsiko zaizkio. (bis)

M. Arregi
Oso gertuan zaude
ez zaude aparte
sexuan ez daukazu
zuk nahi beste arte.
Segi zuk ni ikutzen
segi hartzen parte
zer ikutzen zabiltzan
ez dakizun arte. (bis)

E. Araiztegi
Ni jadanik utzi nau
beldurrez beteta
zer ari da esaten
kauen la puñeta!
Beste baten ein beharko
det hona buelta
ama mobiletio
hoska ai zait eta. (bis)

M. Arregi
Oso azkar ahaztu du
sexu egarria
mobila hartu eta
aurpegi larria
ni hemen geratu naiz
ohean jarria.
Hau bai izan dela gau
dibertigarria! (bis)