Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Berraragiztatzea [Bertsoa] / Miren Amuriza

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren

Descripción

Título
Berraragiztatzea
Dokumentuan jasotako izenburua
Berraragiztatzea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zaudete apur batean, minsor bat dut bularpean
Fecha
2018-05-12
Melodia
Abadiño San Blasetan
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Berria [Egunkaria]
Fecha de publicación / impresión
2018-05-12

Berraragiztatzea [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Berria [Egunkaria] Argitalpen data:  2018-05-12 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1)
Zaudete apur batean,
minsor bat dut bularpean
eta ez zait naretuko
koraza kendu artean.
Koraza kendu artean,
zaudete, apur batean.

2)
Biluztear nago eta
izerditan dut kopeta,
doinu epikorik barik
egingo dut gogoeta.
Egingo dut gogoeta,
biluztear nago eta.

3)
Oskoletik irten guran,
oin bi hemen, bi esku han...
Beldur naiz tira eta tira
azala hautsiko ez dudan.
Azala hautsiko ez dudan
oskoletik irten guran.

4)
Artean denbora galdu-
ez galdu al gabiltza gu?
Azala mamitu nahi dut
eta mamiak azaldu.
Eta mamiak azaldu
artean denbora galdu.

5)
Min egiten didate eta
beharko dute arreta;
nire urradurek goizero,
besteen orbainek tarteka.
Besteen orbainek tarteka,
min egiten didate eta.

6)
Behin ikasita ez da ahazten,
gorputza ezkutarazten,
baina orain hasi behar dut
zaurietatik arnasten.
Zaurietatik arnasten
behin ikasita ez da ahazten.

7)
Errelatoa jadanik,
paperera iraganik
dago baina memoria
azalean daramat nik.
Azalean daramat nik
errelatoa jadanik.

8)
Ondo sendatu artean,
egon gura dut bakean,
laster naiz lanean baina
zaudete apur batean.
Zaudete apur batean,
ondo sendatu artean.

Berraragiztatzea [Bertsoa] / Miren Amuriza

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Berria [Egunkaria] Argitalpen data:  2018-05-12 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001113.pdf

xdz5_btx_001113.pdf

Documento