Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor/a
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Autores
Arzanegi, Julen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kamara aurrean inoiz be
ez dau euki ganorarik
ez da fotogenikoa
ta ezin bota lorarik
ahalegin pila egin dauz
telesailetan holanik
ta baten be ez dabe hartu
protagonista oraindik
esan dautsat: "egon lasai
patxada baten holanik!"
Ederto joango zala
lagunduko neutsola nik. (bis)

Baina hain da lotsatia
eta hain da sentibera
akaso behar baino gehiau
behintzat nire arabera
baina gogoa jartzen dau
ta ahalegindu topera
ta ETBn urten jako
bere biziko aukera
"benga positibo izan
aldatu eizu jarrera!"
Ta beragaz joan naz ni
Goazen!eko castingera. (bis)

Adin ta afizinoez
ein deuskue bioi galde
hankaz gora jarri doguz
ezker, eskuin, goi eta behe
kantuan be ahaleginduz
biok suabe-suabe
nahiko desafinatu dau
hori ez da nobedade
ta emaitzak emotean
geratu naz guztiz grabe
bera kanpoan itxi ta
ostera ni hartu nabe! (bis)