Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Autores
Illaro Etxebarria, Arrate
Lekue, Etxahun
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jubilatuak zarie. Pentsiño duinen aldeko protestan egin dozue topo eta zuen egoerari buruz berbetan hasi zarie: zuk Etxahun, pentsiño ona daukozu, Arratek, ostera, bizitzeko estu dabilela esan deutsu.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Etxahun Lekue

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Mila ta berrehun euro
ez askoren pare
hilero hartzen dodaz
baina ez debalde
zure egoeran barri
badakit bestalde
Bilbo astelehenero
pasaz aldez alde
zure eta ostean
datozenen alde!

A. Illaro
Nire seiheun euroak
joaten dira arin
hotzik ez pasa eta
gosez hil ez nadin
egoera nahiz biok
ez dugun atsegin
zergatik ezin dugu
guk kobratu berdin
ez baduzu nik baino
lan gehiago egin?

E. Lekue
Zeure berbak entzunaz
euki nozu adi
desesperazinoa
jatsu bai nabari
baina bide onetik
zu ez zara ari
errua ezin bota
alboan danari
baizik erabagia
hartzen dauanari.

A. Illaro
Nire kezka hau ez zen
zuretzako sari
baina diferentzia
dago oso argi
etxea garbitzeko
urteak ugari
orain ezin helduta
lotsa dut opari
papurrak eskatzean
neure alabari.

E. Lekue
Hori eginda ez zara
egongo gustora
jendarte duin batena
ez baita ganora
baina elkar hartzea
izango da hoba
seirehun euroko hori
gora eta gora
heldu arte mila ta
laurogei eurora.

A. Illaro
Eta bihurtu arte
hori gure lege
batzen jarraitu behar
dugu alafede!
Helduek ez badugu
nahikoa botere
ingurura beituta
gazteak non daude?
Hoiek ez dute izango
pentsiorik ere.