Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Autores
Elortegi, Ander
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Descripción

Melodia
Oso polita zara izatez
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur Lekeition jarrita gendun
bai, aspaldidanik zita
bezperan eta aurreko orduak
barruan zenbat irrika
saioa joan da benetan arin
nire ustetan korrika
ta kartzelara iritsi gara
ez dogu ez lan polita
a ze koadroa bertsolariak
gela baten ikusita
buruak makur isil-isilik
borobilean jarrita. (bis)

Gelara sartu ta kontzentratu
ta kartzelako planean
jateko zerbait izaten dugu
ta Beñaten esanean
kartzeleroa bera dugu ta
ederto dabil lanean
izkina baten egon naiz bertan
ta Txaber aldamenean
denbora joan da aurrerantz eta
ai, ai ama azkenean!
Urduritu ere egin da Ander
Jone altxatu denean. (bis)

Bagenekien ofizio hontan
guztia ez dela izaten jai
finalerdiak iritsi ziren
eta guztiok ondo ein nahi
kartzelan geunden isil-isilik
han ez zegon inor alai
Jone joan da ta gero ni naiz
denpora pasatu da, bai.
Kartzeleroak begiratu nau
ta gurutzatzean han, ai!
Barrutik nago oso urduri
baina kanpotik ze lasai. (bis)