Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Galletebeitia, Xabat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Suhiltzailea zara. Ez da denbora asko etxegabetze batean parte hartu zendula. Gaur bertan beste baterako abisua jaso dozue.

Descripción

Melodia
Norbere mundu intimo
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu honetan sekula
bat ez da betiko kristau
lehen aldian egin nuen
ia pentsa gabe ri-rau!
Baina ondoren atzetik
lo egin gabe zenbat gau?
Gero zer berriz badira
bi berriro hiruzpalau?
Suhiltzaile sartu nintzen
ongizatea zen arau
baina aurrean negarrak
zarata eta alarau
berez beharra da baina
nolatan egingo dut hau
gero neure kontzientziak
barrutik kiskaltzen banau? (bis)

Etxe hartara iritsi
ea zer zen gertatuko.
Agindua bete nuen
soilik bete eta punto!
Baina kalean jendea
ze zarata ta ze bulto
ustez lagun zituztenei
batek jakin. Hain insulto
pilla bota zizkiguten
ez dut sekula ahaztuko
orain ezetz esango dut
berriz damutu orduko
baina konbentzitu behar
nik ditudanak gertuko
bakarrak ezetz esanda
ez da ezer aldatuko. (bis)

Ezinezkoa da baina
akabo negar zipriztin
guztiak eta banoa
ezin diot egin izkin.
Salbatzaile uste zena
orain sentitzen da zikin
alperrik dugu barrua
aztoratu zein irakin
baina azken ekintza bat
egiteari nahi ekin
etxera iritsi gara
ta zeinek zekien jakin
kalean geratu bainaiz
beti nagoenarekin
ta pankarta atzean jarri
herriko jendearekin. (bis)