Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Lekue, Etxahun
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Olentzero eta Mari Domingi

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Harritu egiten nozu
horrenbeste bider
gaur be ederto zabiz
sorgin eta aker.
Baina Gabon-gaba da
ai, Domingi laster
hau ondo dago baina
erregaluak zer? (bis)

E. Lekue
Jantzan bularra bistan
ni suaren bueltan
batu zaite ba behingoz
jai eder honetan!
Mari Domingigaz zu
ai, Olen benetan
beharrerako baino
ez zara akordetan. (bis)

O. Enbeita
Egia esan fama
eskasa daukat nik
ta ondo ezagutzen
nozu zuk jadanik.
Nahi neuke baina ezin dot
nik sufridu barik
euskaldunok ez dogu
egiten dantzarik. (bis)

E. Lekue
Bada ni jantzan nabil
beste askon gisan
alegrantzi apur bat
behar da bizitzan
esan gura zenduna
benetan hori zan
ba orduan euskalduna
ez dot gura izan. (bis)

O. Enbeita
Nazionalidadeak
egon arren mila
gu hemengoak gara
neska ta mutila.
Zugaz egiten badot
hemen dantza pila
gero nor joango da
egurraren bila? (bis)

E. Lekue
Barriz beharrerako
eskean zatoz zu!
Umeen aurrean sarri
gitxietsi nozu
musturra inoz baino
baltzago dekozu
emoiozu akarrari
eperdian musu. (bis)