Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nere senide Manuel Olaizola'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aldalur, Justina

Descripción

Título
Nere senide Manuel Olaizola'ri Zorionak!!!
Dokumentuan jasotako izenburua
Nere senide Manuel Olaizola'ri Zorionak!!!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zorionak biotzez gaur senide onari
Firma
Sor Justina Aldalur S.K.O.
Fecha
1981-01-01
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua
Descripción física
1 eskutitz orri

Contenido

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Nere senide Manuel Olaizola'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Zorionak biotzez gaur
senide onari,
Manuel Olaizola'tar
izenekoari,
nere langille lagun
izandu danari,
Jauna'k eman deizkala
zorionak ugari.

2
Ondo igaro beza
beorren eguna,
biotz alaiarekin
goratuaz Jauna,
Berak eman deiola
gazte osasuna.
Luzaro bizi nere
langille laguna.

3
Biok egin dezagun
otoitz eder bana,
esanaz "Gure Aita
zeruetan zerana.
Santua izan bedi
zure Izen dana.
Zure Erreino ona
betor guregana".

4
"Egin bedi zuk naia
zeruan bezela,
zure borondatea
lurrean gaudela.
Jauna eman eiguzu
gurekin zaudela,
egunero ogia
bizitza onela".

5
"Barkatu gure zorrak
laguntza berrian,
guk besteai barkatzen
diegun neurrian,
Ez laga gu galdutzen
tenta aldi larrian,
baiñan gorde gaitzazu
nekaldi gorrian".

6
Otoitz ederrena da
bertso berrietan,
Manuel Olaizola'ri
artu eskuetan,
Jainkoa goratzeko
euskal errietan.
Zorionak! eta bizi
zeruko pozetan.

Nere senide Manuel Olaizola'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001131.tif

xdz5_btx_001131.tif

Documento