Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Nere senide Luisa Eizmedi'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Nere senide Luisa Eizmedi'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1
Zorion aundienak gaur
aizpa ordekoari,
Andre Luisa Eizmendi
izenekoari.
Zure alde eskatzen
diot bai Jauna'ri,
baita Ama Birjiña
Arantzazu'koa'ri.
2
Ama Birjiñak lagun
deizula benetan,
andre ona izaten
urte luzietan,
eskutikan elduaz
zure lan zailletan,
berekin bizitzeko
gero zeruetan.
3
"Agur Sortzez Garbia
eskerrez betea,
Jauna dago zurekin
Maria maitea.
Andre danen artean
Birjiñ emaztea.
Bedeinkatua zure
ama izatea".
4
"Jainkoa'n ama Santa
Maria Birjiña.
Eskatu gure alde
zure alegiña.
Orain eta eriotzan
indartu, eziña,
danok zeruratzeko
zeruko Erregiña".
5
"Aintza Aita'ri eta
Seme Jainkoa'ri,
aintza Jaun Espiritu
Santu maiteari.
Asieran zan bezela
gaur ere ugari,
beti iraunde osoan
Irutasuna'ri".
6
Otoitz indartsua da
auxe esatea,
beorren alde Luisa
aizpa aiñ maitea.
Ondo igaro dezan
asi dan urtea,
gero iritxiko du
¡zorion betea!
Nere senide Luisa Eizmedi'ri Zorionak!!! [Bertsoa] / Justina Aldalur
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001132.tif |