Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-07-07 Lesaka Jaialdia
Conductor/a
Fernandez, Eneko
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Ikusi duzue festetako giroa. Zuek garai batean beti etortzen zineten: manifan parte hartu, txosnetara joan... Baina gauzak anitz aldatu dira.

Descripción

Melodia
Mando baten gainean I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ja esan dezakegu
gazteak ginela
U. Alberdi
orain ez gera ibiltzen
antzina bezela
M. Lujanbio
lehen zainetan sua zan
ta orain epela
U. Alberdi
txarrena da gehiago
zahartuko garela.

U. Alberdi
Nostalgia ez al da
oso droga txarra?
M. Lujanbio
Eta zuk horren gazte
pasatu beharra
U. Alberdi
lehen hanka puntetan hartu
tabernako barra
M. Lujanbio
orain goiz iristen da
gaueko marmarra.

M. Lujanbio
Jendeak traba eta
altugi musika
U. Alberdi
batzuk aldentzen dira
hori ikusita
M. Lujanbio
gu`re kanporantz goaz
gutxika-gutxika
U. Alberdi
baina ni ez noa pozik
barruan utzita.

U. Alberdi
Neri berriz piztu zait
parrandako grina
M. Lujanbio
bai pixka’t gaztexego
izango bazina!
U. Alberdi
Señoratuta`re degu
kontu atsegina
M. Lujanbio
atrebituko al gera?
Deus ezta ezina.

M. Lujanbio
Eta esango dute
“Hara bi señora”
U. Alberdi
jarraituko dutenak
gin-tonican moda
M. Lujanbio
gin-tonic izaten da
zahartuen droga
U. Alberdi
kanpinera erretiratu
behar degu gerora.

U. Alberdi
Imajintaze al dezu
gu bion piura?
M. Lujanbio
Nik ez det gogoratzen
kanpin garai hura
U. Alberdi
goizean esnatzeko
errekako ura
M. Lujanbio
ondo etortzen da bai
halako freskura.

M. Lujanbio
Gero kroketa bana
ta marianitoa
U. Alberdi
hori`re izaten zan
kontu tipikoa.
M. Lujanbio
Beraz hautsi behar degu
zaharraren mitoa
U. Alberdi
mozkor bat harrapatuz
kategorikoa.

U. Alberdi
Oraindik ere biok
eingo degu dantza
M. Lujanbio
txankleta txar hauekin
badaukat zalantza
U. Alberdi
gerritikan eusteko
badet esperantza
M. Lujanbio
ni saiatuko naiz ta
zuk besoak altza.

M. Lujanbio
Bukatu behar degu
ahotsikan gabe
U. Alberdi
hemen gehienak holaxe
daude ez da grabe
M. Lujanbio
hemen farra gogorra
ez da nobedade
U. Alberdi
harrotu ei gera eta
gallitoen pare.