Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-07-25 Elizondo Berezia
Conductor/a
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Autores
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Ejercicio
Bakarka oinak-emanda
Tema propuesto
Xamoak etiketa bat zeukan lehenago, lau zenbakiarena: beti laugarren geratzen zen sariketetan; orain, Orixen txapeldun eta Gipuzkoako finalista, beti laugarren izan behar zuen bat. (Oinak gai jartzaileak ematen dizkio)

Descripción

Melodia
Irun badaukazu zerbait
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xamoa
Batzuk ez dugu sortzetik
irabazteko joera
epaileak horren alde
egoten dira gainera
bertsoa ez doa baina
zenbakien arabera
eta gu ere bagoaz
gure adinean aurrera.
Nahi gabe iritsi nintzen
Gipuzkoako finalera
eta gehiegi kostata
sartu nintzen Ilunbera.
Bertso karrera bat daukat
baina ez da hori bai zera!
Txapelketatik kanpora
askotzaz hobeak gera. (bis)

Baina ez dut eskatu inon
kanta dezadan baimena
beti izan naiz laugarrengo
ta gaur era laugarrena
baina hori ez ote da
bosgarrengoen problema?
Hoietatikan atzera
bihurtu ezkero aurrena
nork beregan sinesteko
behar omen du ahalmena
dena ez da nortasuna
dena ez dugu izena.
Xamoa desberdin bat da
naizena ta lehen zena
ta oraindik heltzeko dago
izango naizen onena. (bis)


Baina nahiko umil heldu
nintzen Gipuzkoakora
orain hortaz kantatzea
al nuen Casabal froga?
Nere egoa ez da igo
uste duzun bezain gora
sari hoiek jasota`re
ez naiz helduko inora
halaxe bizi nahi baitut
saiotik eta saiora
lehenbizikotik hasi
ta jarraitu hurrengora.
Behin izan nintzen haur hartan
igaro ohi dut denbora
ta izango naizen heldua
ume hura izango da. (bis)