Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-09-07 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen.

Descripción

Melodia
Hil da Canovas fuera Canovas I
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Negar malkotan etorri zinen
joan den astelehenean
asteartean ze ubeldua
begien aldamenean.
Dena hasi omen zen klasekideek
iraindu ondorenean
amatxo lagun autodefentsan
nahiz trebatu azkenean.
Errespetua zail da irabazten
besteek ez dutenean.

Dirudienez bulling kontua
leheneko agenda zen
gaur egunean eskolak ez du
aholkurik gomendatzen.
Hala amatxok azaldu dizu
babestu ta defendatzen
dagoeneko nekatu baita
zure ubelduak bendatzen
baina kolpeka kostako zaizu
zeure zauriak sendatzen.

Kolpeka noiztik irabazten da
seme, autoritatea?
Badakit zer den diskurtso on bat
badakit zer den bakea
nere helburua beti izan da
eredu bat ematea
hitz egiteko artea eta
babesteko talantea
baina batzutan kosta egiten zait
aita on bat izatea.