Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaixo dagoen preso baten senideak zarete. Bosgarren aldiz uko egin dio epaitegiak hirugarren gradua eman eta hura aske uzteari.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Hiesa dauka orain aspaldi
jasotako notizia
eta hilero osasunetik
iristen zaio krisia
azkenaldian jakin ezinik
dijoa gure bizia
hemen gaixo zein ote dagoen
Ibon edo justizia.

I. Apalategi:
Nor dagon gaixo ez dakit ondo
ez dakit nor dagon ero
baina badakit berak kalean
behar zula honezkero
gero Angela Murillo andrea
maniatizatu da edo
kartzelan hiltzen utziko luke
han hilerririk balego.

B. Gaztelumendi:
Hark errukitik gutxi du baina
mendeku aldetik asko du
kartzela eta gorputz gaixo bat
preso egoteko bi modu
hurrengo astean bisitatzera
hala gera joango gu
kartzelan segi behar duela
nola esango diogu.

I. Apalategi:
Berriro ere berria entzun
ta pentsatu det akabo
esatearen trantze txarretik
behar al degu igaro?
Hau bosgarrengo aldia da ta
aldiro ohi da zailago
ta berak errez onartuko du
tamalez ohituta dago.

B. Gaztelumendi:
Politikoak ikusten dira
hilabeteotan mutu
hala diote armak hartzeaz
behar duela damutu
mugi gaitezen kaleak behar
du kasu hau ezagutu
salbuespena dena ez dadin
eguneroko bihurtu.

I. Apalategi:
Presoak ziegan usteltzen eta
ustelak hainbat goi kargu
eskaera denak ukatzen dira
nahiz paper denak azaldu
ta hirugarren graduarentzat
eskubiderik ez badu
justiziak eman behar lituzke
ehun ta larogei gradu.