Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Down sindromea duzuen gazteak zarete. Bi urte pasa dituzue lanerako eta bakarrik bizitzen
jartzeko prestatzen. Gaur duzue lehen eguna zuen etxean elkarrekin.

Descripción

Melodia
Beste bateko inularretan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin:
Ilunak argi egiten du ta
sortu dugu eklipsea
tokatu zaigu urterik urte
itzalean ibiltzea
gaurtik badugu lanpostu bana
eta badugu etxea
zeinen berezi egiten zaidan
horren normal sentitzea. (bis)

J. Maia:
Giltza hartu ta zabaldu degu
gure etxeko atea
zein ederra den lan egin, bizi,
paseatu ta jatea
ez zaigu gutxi kostatu baina
iritsi gera maitea
hemen normalak ez al gera gu
ta berezi gizartea? (bis)

A. Martin:
Gizartea da nota ematen
dugunontzat pentagrama
guk naturalki bizi duguna
batzuentzako ze drama
nahiz ilusioz etorri naizen
gure etxera zuregana
pixka bat triste geratu dira
nire aita eta ama. (bis)

J. Maia:
Gazteak gera ta normala da
irtetzea urrutira
guk'e gozatu behar baitegu
gure urteen segida
aita ta ama urrundik baina
handikan guri begira
ze ondo gauden ikusi eta
berriz alaituko dira. (bis)

A. Martin:
Tarte txiki bat dago malkotik
geroko irriparrera
etxe txikiak isiltasunez
gaur egin digu harrera
ta sukaldatzen ikasi dugu
nahiko ederki gainera
hurrengo astean gonbidatuko
al ditugu bazkaltzera? (bis)

J. Maia:
Sukaldaritzan ikasi degu
ez gera egongo goseak
leiho hauetan haize berriez
etortzen dira haizeak
gure irriak, gure ametsak
ta gure begi hezeak
hemen guztiak gera perfekto
geran bezelakoxeak. (bis)