Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz; eta Beñat, ofizioz. Azkenaldian, zuk,
Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu.

Descripción

Melodia
Iragan egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Mendian hartzen degu
eundoko tratua
dana irabazteko
Beñat tematua
beti nik sartzen dizut
ordia tantua
Beñat zu zaude gaizki
alimentatua.

B. Gaztelumendi:
Plakua nago baina
ni aurpegi alaiz
hornitua Isostar
eta elikagaiz
nahiz ta nere aurretik
egiten dezun maiz
animatu zaitezen
propio ari naiz.

U. Agirre:
Gezurra da hori ta
ez dio inporta
aitortu lasai Beñat
gaur zure porrota
nahiz alde’giten dezun
dituzunak jota
denbora galtzen dezu
haiziaren kontra.

B. Gaztelumendi:
Haizea kentzen nahita
aritzen natzaizu
barruan nahiko haize
badezu ta aizu
aldapan beherakuan
hortan zera maisu
baino gora igotzen
kosta behar zaizu.

U. Agirre:
Ni indartsu nago ta
ederki mantendu
gorputzje eder honek
ohi du nabarmendu
gora aurretik joango da
hala ematen du
behera nijuanian
paretikan kendu.

B. Gaztelumendi:
Behera hasten bazera
zenbat konpromezu
igual arbolei kalte
egingo diezu
korrika ibiltzeko
pronto bazaude zu
zuk ere nik bezela
bukatuko dezu.