Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xamoa:
Argazki kamara bat
eraman opari
ta ondoren albumik
ezin da nabari
egia esateko
geratzen da handi
denak ateratzea
zure buruari. (bis)
A. Martin:
Eske ni hain naiz guapa
ta elegantea
brilloa dut ta jarri
ohi diot matea
kontua ez da itsusi
samarra izatea
nik honi deitzen diot
kasualitatea. (bis)
Xamoa:
Pasa lehen orria
pasa bigarrena
ta ia xuxurlaka
esan dit hurrena
“Begira hau da nere
lagunik onena”
eta ispilua da
ateratzen dena. (bis)
A. Martin:
Ai, bai ba ispilua
hain dut gogokoa
zurekiko dudana
ez da gorrotoa
aiba beidatu pixkat
ez izan tontoa
zure zigarroaren
kea da horkoa. (bis)
Xamoa:
Nahiz eta ni erretzen
moldatu hain trebe
argazkian irtenda
ez dugu mesede
nere ustetan noa
gaizki alafede
zu nahiago bazaitu
nere keak ere. (bis)
A. Martin:
Ni guztia nauzu su
eta zu dena ke
baino halere duzu
nahiko kalitate
selfie bat egin'zagun
ez da gure kalte
eta kontraportadan
jarri genezake. (bis)