Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Aginek bart hotza pasatu duela eta, poltsa beroarekin eta galtzerdi
lodiak jantzita sartu da gaur ohean zure ondoan, Jon.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Ai ene ze moderno
ai ene ze luxu!
Ez daukat gogorikan
ez nere barne su
itxura horrekin nola
etorri zera zu?
Zu bero zaude baina
ni hotz uzten nauzu. (bis)

A. Laburu:
Nere senarrarekin
emazte xalada
gizon bertsolariak
nolako bolada
beti bertso afariz
baino nahikoa da
holaxe daramazkit
hiru hamarkada. (bis)

J. Maia:
Hori da hori sermoia
azkar eta ri-rau
pasa omen dituzu
honela mila gau
artile kaltzetinak
poltsa beroa, uau!
Peñaren txapelaren
garaikua da hau. (bis)

A. Laburu:
Hala esan du eta
kozkatu mingaina
lagun det Peña eta
lagun det Egaña
txapelaren kontua
ere alajaina
jaztia ere ia
pentsatu det baina. (bis)

J. Maia:
Janztia omen dezu
oraingo eskari
ta ni buelta ematen
esaera zaharrari
zu berotu zaitezen
hobeto dut ari
ogi gogorra sartzen
Agin zorrotzari. (bis)

A. Laburu:
Nahiz errita egiten
beti zeran maisu
zugan pentsatuz ere
ipini natzaizu
kantzontzilo berriak
erosi ta aizu
artilezkuak dira
kajoian dauzkazu. (bis)