Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
| Bertsoa entzun | 
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
U. Agirre
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu
Puntua:
Bizilagun artean
sarri tratu gutxi
bakoitzak eiten dio
beriari eutsi
obra bat ein behar bada
ezin degu etsi
elkarri ez diogu
asko erakutsi.
Puntua:
Askok eskatzen dute
mesede ugari
eta ahal dala gutxi
egin behar hari
nik ez ditut eskatzen
ez al da nabari?
Mesede egin behar zaio
bere buruari.
Puntua:
Zure etxeko ateak
zabalik al daude?
Segun zenentzat behar
zenuke zuk galde
batzuk barrura eta
beste batzuk alde
guztiei zabaltzea
ez baita debalde.
