Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Orain hasi bihagu
Puntua:
Baserria ari da
pixkanaka galtzen
guk ez baitegulako
asko estimatzen
Eroskira joan dena
merke aukeratzen
pentsatu beharko da
norantza goazen.
Puntua:
Lana ugari baina
laguntza urria
eta gainera faltan
diru iturria
neri're iruditzen zait
ikaragarria
oraindik zutik nola
dagon baserria.
Puntua:
Nork zainduko du lurra
hemendik aurrera?
Ondo erantzutea
posible ote da?
Lurra bidali degu
haizea hartzera
baina bere atzetik
gu joango gera.