Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Elkarrekin maitemindu zareten erlijiosoak zarete. Zuri, Oihana, bizitza erlijiosoa utzi eta elkarrekin bizitzen jartzea proposatu dizu Beñatek.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Eliza hontan galdu
nuen behin iparra
fedea zen ustetan
nik neukan izarra
eta zuk berriz sortu
niri irriparra
”Joan gaitezen ihes”
da zure marmarra
zu izango al zera
ne Jainko bakarra?

B. Gaztelumendi:
Apaizak eta monjak
lehen ginen bi bando
hain inperfekto nere
begi ta bi zango
lasai zure Jainkoa
ni ez naiz izango
gu elkarrekin nola
ez gera ba joango?
Lasai Jesusi ezer
ez diot esango.

O. Iguaran:
Bai, ez konfesatzea
hobe degu enfin
nik bai berez aldegin
nahi nuke zurekin
hona iritsi nintzen
hamabost urtekin
aginduak betetzen
geroztikan berdin
askatasun horrekin
ez dakit zer egin.

B. Gaztelumendi:
Nik nahiko ondo dakit
zer egin nahi dudan
behin batean elizan
topatu zintudan
ta orain sinismen denak
jartzen ditut dudan
nahiz sinistu Jainkoan
eta zerumugan
orain askoz gehiago
sinisten det gugan.

O. Iguaran:
Akaso sinestea
degu mesedea
nahiz ta osatzen degun
pare xelebrea
utikan gotzainak ta
utik boterea
eraiki'zagun gure
mundu ta legea
gure arteko hontan
badaukat fedea.

B. Gaztelumendi:
Abitoa kentzea
hori da idea
zuk zurea ken'zazu
eta nik nirea
ta izan zaitez nere
bikotekidea
mundu bat hasten zaigu
zabal ta librea
ja bukatu da gure
gurutzebidea.