Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Paper gorritan kaja haundi bat
hartuta zoaz galako
garai batean neri eginak
zera hamaika halako
oparitako papera zer da
edertasun baten marko
beste espaloian nago begira
ta hala segi beharko
irribarretsu ikusten zaitut
badezu asmo on franko
Gabon garaian maite direnak
hartzen direnez aintzako
nere ondotik jausiko ziren
emoziozko bi malko
baina tamalez ondotxo dakit
hori ez dela neretzako.
Gaur hiru urte barra ertz baten
zuregana urreratu
eskatu nuen tragoa baina
zuk nahi zenuen pagatu
zure etxera oinez joan ginen
zenbat sentipen olatu
eta pixkana hala ninduzun
zure ondoan onartu
bikote batek ordea maila
jartzen duenean altu
gure akats ta inperfekzio
sorta ezin baita aldatu
ustekabean elkartu ginen
ta bikote bat eratu
baina papera kendu genion
ta ez zen ezer geratu.
Hor zoaz zure pauso arinez
opariaren karraio
gaur mutilagun berri bat dezu
ta maitatzen zenbat saio
pentsatzen nuen ez ote ginen
gu elkarrentzako jaio
esaten hala izanagatik
ekintzaz ez nintzen iaio
espaloiaren beste ertzetik
urrun esan dizut “Aio!”
eta ni nere bide hutsari
segika joan natzaio
nahiz nere ondoan baldin bazeunde
izango nukeen nahio
maiz etortzea nahi degunari
joaten utzi behar zaio.