Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin:
Zergatik daude denak
igualtsu jantzita?
B. Gaztelumendi:
ez nago ziur baina
hori da hori pinta
A. Martin:
turista gisa egin
behar da kritika
B. Gaztelumendi:
ez det hona egingo
berriro bisita.
B. Gaztelumendi:
Txistorra ta taloak
nahiko onak daude
A. Martin:
bost euro ta erdian
prezioa grabe
B. Gaztelumendi:
alderatu ezkero
ia-ia debalde
A. Martin:
haragi gorririkan
ez jan zuk bazpa're.
A. Martin:
Esaten dute hori
oso txarra dela
B. Gaztelumendi:
ba nik jango det ona
balego bezela
A. Martin:
agian honek dauka
ta Eusko Labela
B. Gaztelumendi:
medikuek edozer
esan dezatela.
B. Gaztelumendi:
Txinan horrelakorik
guk ez degu jaten
A. Martin:
urte berandugo
hasi dugu aurten
B. Gaztelumendi:
hasi behar genuke
zerbait eramaten
A. Martin:
ea honen kopia
nik egin nezakeen.
A. Martin:
Ta hor txerri bat dago
ai zer arraroa
B. Gaztelumendi:
jende pila paretik
zaio igaroa
A. Martin:
kurrinka dabil eta
gainean ardoa
B. Gaztelumendi:
ta kamarari oro
beregana doa.
B. Gaztelumendi:
Hari izena ere
ipini diote
A. Martin:
Engraxi ez balitza
kontentu nengoke
B. Gaztelumendi:
egun guztia siestan
hortxe dago tope
A. Martin:
gaurko egun honetan
badu nahiko trote.
A. Martin:
Baina helduko zaio
bere San Martina
B. Gaztelumendi:
ta gu hemen ez gera
egongo jakina
A. Martin:
metafora bat baita
odolki egina
B. Gaztelumendi:
nik bihar izango det
sabeleko mina.
B. Gaztelumendi:
Hala're probatzeko
bazenez aukera
A. Martin:
turista etorri gara
Donosti aldera
B. Gaztelumendi:
ni nekatu naiz eta
goazen hotelera
A. Martin:
barkutxo bat hartu ta
goazen Pekinera.