Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Supermerkatuko kutxan egiten duzue lan biok. Harrituta zaudete egun hauetan jendeak zenbat diru gastatzen duen ikusita.

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Gabon giro epela
opari eta kandela
jendeak uste al du edozer
eros dezakeela
turroia edo pastela
ta bixigua bestela
ta gero kajan esaten dute
krisian gaudela. (bis)

A. Martin:
Kontsumismoan hezkuntza
egin dugu ta gorputza
adrenalinaz lepo egon dadin
behar da laguntza
kaja bete, kaja hutsa
ireki, zabaldu, bultza
gizarte honek zabalik daukan
pandoraren kutxa. (bis)

B. Gaztelumendi:
Pandoran kutxa arraro
bat zabaltzean akabo
hemen jendeak gastatzen baitu
gero ta gehiago
zenbat txanpain ta ardo trago
dena on, dena oparo
ta sarrerako ate ertzean
eskale bat dago. (bis)

A. Martin:
Ta guk kopeta iluna
esku eskularruduna
ni konplizea senti ninteke
baina ez erruduna
zuhaitz azpian zer suma
galdu egin dugu zentzuna
kode barratan neurtzen bada
gure maitasuna. (bis)

B. Gaztelumendi:
Kode barra batek tinko
irakurtzen du betiko
nor maite degun erdipurdi ta
nor dugun begiko
zazpirehun euro ta piko
ditugu irabaziko
etxera aurten Olentzerorik
ez zait etorriko. (bis)

A. Martin:
Zu're zaude pobretuta
hemen Playmobil txalupa
libururen bat, hiru bixigu
traje bat ta lupa
poltsikoak argalduta
burua dugu galduta
ez erosteko gogoa daukat
hainbeste salduta. (bis)