Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Actuación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Etorkina zara. Orain sei urte etorri zinen Euskal Herrira. Ordutik ikusi ez duzun alaba bihar etorriko da.

Descripción

Melodia
Norbere mundu intimo
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nikaraguatik atera
nintzen behin eta pixkana
topatu dut helburu bat
bizileku bat ta lana
baina faltan antzeman dut
Rosita etxeko dama
gu banatzeko kapaza
nola izan zen behin karma
sabelean mina ehuten
jardun zaidan armiarma
laister egongo da geldi
bera etortzean nigana
baina beldur naiz ze ote den
berak esango didana
ikusten nauen unean
“Nun ibili zara ama?” (bis)

Zaila izan zen apurka
eskaileraka igotzen
zaila izan zen onarpena
eta lanpostua lortzen
euskara ikasiz joan nintzen
euskal inguru bat sortzen
baina herrimina beste
gauzarik ez dut jasotzen
etorkinak latz pasatzen
dugula esan nahi dut ozen
egun ere hondoratu
mordo bat dago Lesbosen
telebistan ikustean
astinduz gogor nau jotzen
nola olatuak bezela
doazen eta datozen. (bis)

Aireportuan izango
dut prestatuta txartela
alaba ongi etorria
ona izan zaitezela
aldatuta egongo da
señorita bat bezela
berak ere sumatuko
dit aldaketa itzela
ea gorantza joaten den
barre ta bizi nibela
prestatu diot urdinez
ta kotxezitoz logela
baina badaukat pena bat
ta estutzen dit sabela
lanik aurkitzen ez badu
berriro joango dela. (bis)