Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aljeriatik etorri nintzen
ta heltzeko zenbat ahalegin
Gibraltarretik iritsi ginen
han ez gintuzten atsegin
Euskal Herrira etorri nintzen
ta hemen ere desberdin
zer egiten da pertsona bere
etxera iritsi dedin?
Nere alabaren maleta hartu
ta betetzeari ekin
galtza berriak, jertse berriak
zapata pare batekin
sei urte pasa ta azkenean
berriro nigana enfin
gaur arte ez det ikusi baina
beti egon da nerekin.
Lan egin nahian pasa nituen
uda eta udazkena
iritsi berri haien artean
nola ni nintzen gazteena
ni nintzen inork nahi ez zuena
ni nintzen beti azkena
soldata gabe, etxerik gabe
ze pobrezi ta ze pena
lan bat lortu det azkenik baina
orain naiz salbuespena
hil bukaera heldu ezinik
beti lepoan eztena
hain da tristea, hain da gogorra
etorkinaren eskema
beti etortzen, beti etortzen
eta iristen ez dena.
Euskal Herrira etorri nintzen
pobrezitik ihesean
berriz alaba edukiko det
nere ondoan babesean
nahiz eta beti nabilen beste
batzuen interesean
maitasun pixkat eskeini behar
diot besterik ezean
alaba ere murgilduko da
beraz nere ametsean
kolore pixkat ipiniko da
eguneroko beltzean
aireportuan han egongo da
sarreran ate ertzean
ta sei urtetan lehenengo aldiz
sentituko naiz etxean.