Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Iguaran:
Parrandan atera ta
erabat nahastuta
erropak nun ote’iran
gabiltza ahaztuta
utzi behar genuen
mekauen la puta
erropetan mobilan
linterna piztuta. (bis)
Mantxi:
Gaur zenbat eran degun
zail da sinesteko
talentua behar zan
linterna pizteko
ta norbait zai zegoen
lapurtzen hasteko
ba gogoa behar du
zureak jazteko. (bis)
B. Iguaran:
Edatiak berez du
hainbeste etekin
ta adarra jotziai
ondotikan ekin
ni oso lasai nago
gaurkuan behinepin
zuk noa jun behar dezu
piura horrekin? (bis)
Mantxi:
Nere erropa hartzeko
nolako aukera
ta orain larrubixik
biok gerau gera
baina duda sortu zait
kezkakin batera
tabernatik holaxe
ez al zera atera? (bis)
B. Iguaran:
Nola zuzendu behar
deu gaurko aldapa
anbulantziai deitu
behar zaio tapa
zu hemen lurrean bota
onena hau da ta
komako ez baitzaizu
askorikan falta. (bis)
Mantxi:
Sarri zu ta ni bertso
saiotara goazen
gai zailei erantzuten
diet bertan ozen
izan ere badaukat
hainbeste almazen
eta sarri entzun det
zein jantzia naizen. (bis)