Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iker Ormazabal "Tturko", Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Ormazabal, Iker "Tturko"
Pagola, Eli
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Iker ikaslea eta Eli irakaslea zarete. Iker, gelan ikasleok mugikorra galarazita
daukazuen arren, zuek lanean hasi zaretenean, Eli irakasleak mugikorra atera du
berehala.

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iker Ormazabal "Tturko", Eli Pagola

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ormazabal:
Guk mobila hartu ta
hanketan ezkuta (bis)
baina harrapatu ta
mekauen la puta!
Kendu behar digula
oso erotuta
eta hor ikusi det
mobila hartuta.
Eli, ez al zegoen
hoi debekatuta? (bis)

E. Pagola:
Ezin zala ibili
zinan jakinean (bis)
ta hala ere hartu
era berdinean
nere kondukta zaude
ulertu ezinean
ikasle, irakasle
errexa finean
nik ez nun erabiltzen
zure adinean. (bis)

I. Ormazabal:
Hala iten bazenun
nahikoa arraro (bis)
ta orain berari beida
zabiltza zeharo
ez det ulertzen eta
benetan akabo
ez zula erabiltzen ta
nazkatuta nago
eskusa hori jada
gastatua dago. (bis)

E. Pagola:
Eskusa gastatuta
omen dago jada (bis)
azkar ipini zera
oilarren erara
nahi dudana egiten dut
uler zazu, hara!
Ta nere gailentzea
nahikoa ez bada
idatzi bat bidali
zuzendaritzara. (bis)

I. Ormazabal:
Ba hara joango naiz
eskolan barrena (bis)
erabiltzeak hori
baita dakarrena
gainera ematen dezu
Eli kriston pena
hiru aldiz jo dizu
mobilak aurrena.
Ez dakila erabiltzen
hori da txarrena. (bis)

E. Pagola:
Ez dakit erabiltzen
ta hargatik penetan (bis)
uztazu nere mobila
diotsut benetan
jarri arreta patrikan
daukazun txuletan
eta bertako dena
jarri azterketan
gero’re nahiko lanik
badezu horretan. (bis)