Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Jokin Uranga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uranga:
Lehen nahikoa ez banuen
hauts eta zikinez
egunero ari naiz
harrikoa eginez
askoz hobeto hartuko
nuke dena zinez
zikin arrastorik ez
balute gutxinez. (bis)
E. Igarzabal:
Gabiltz konbibentzia
nola-halakoan
ta barruko erropak
dauzkagu gakoan.
Hola nola kejatu
zera zu gaurkoan?
Nik behintzat kentzen ditut
zikindutakoan. (bis)
J. Uranga:
Kantzontzilo zikinak
silloian jarriak
nei bat egin didate
tripak, eztarriak
beltz bilakatu dira
lehen ziren gorriak
hau garbitzerik ez da
erosi berriak. (bis)
E. Igarzabal:
Hola jartzen bazera
erosi beharko
berrik hartuko ditut
gainera biharko
baino zikin hauekin
hartuaz aintzako
ibili genitzazke
eskutraputako. (bis)
J. Uranga:
Baina holako gauzak
nola esaten ditu?
Gauza zikinagorik
ezin dut aurkitu!
Garbiketara ez dut nahi
hoiekin abitu
badaezpada zeure
kristalak garbitu. (bis)
E. Igarzabal:
Ez die geratuko
kristal dotoreak
gu garbitze kontutan
ez gera trebeak
ia denak zikinak
dauzkat ta nereak
tenderetetik hartu
dizkizut zureak. (bis)