Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Asier Azpiroz Iztueta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-10-19 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Azpiroz Iztueta, Asier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete, eta zilarrezko ezteiak bete dituzue gaur. Seme-alabek gogorarazi behar izan dizuete.

Descripción

Melodia
Dozena bat bertso berri A
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Asier Azpiroz Iztueta

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:
Zilar ezteien labela
ahaztu ein zait makauenla
detaile edo opariren bat
beharko nukeela
hogeita bost badirela
ia berrogei bezela
nik uste nuen urrezkoak’e
pasatu zirela. (bis)

A. Azpiroz:
Gaztetan beti muxuka
orain ez gaude ohituta
ez, urrezkorik ez zaigu pasa
hori gure kulpa
urteurrena ahaztuta
rutina baten sartuta
gure zilarra ez ote dago
seko herdoilduta? (bis)

I. Apalategi:
Etxean hainbat endredu
haserre eta erregu
pazientzia ere azkenik
denborak erre du
nahiz hau ez dan izan zeru
etxean ondo gaude gu
baino bazkari baten aukera
galdu egin degu. (bis)

A. Azpiroz:
Zu zera erabat pelma
eta ni ere zekena
bazkaritako halere badet
nik itxaropena
Arzaken eman izena
hara bidaia zuzena
edango degu restauranteko
txanpainik onena. (bis)

I. Apalategi:
Zuk Arzak hurrenez hurren
menuko plana nekarren
baina hustuko det poltsiko ta
karterako barren
festa eta urteurren
ez zera moldatu herren
zorionak ni bezelako bat
aguantatzearren. (bis)

A. Azpiroz:
Igual zera nere kalte
baina nik maite bastante
elkarbizitza ona degu ta
ez zait kosta bat’e
gu ez gabiltza aparte
eta degu elkar maite
honta ezkero segi beharko
urrera heldu arte. (bis)