Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia
Bertsoa entzun |
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi:
Pareta igotzen dut
ataka estua
eta bizilaguna
horren da prestua
Unai, entzun zaidazu
orain abestua
ataskatuta nago
ta eman eskua. (bis)
U. Gaztelumendi:
Eskua ematea
nere arrazoia
parrandatikan bueltan
hori da sasoia
laugarrengo pisuan
hor jo dezu goia
jo, neska hartu dezu
kriston subidoia! (bis)
M. Arregi:
Nahiko arraro nabil
ta ez nabil arrunt
gure etxeko paretan
gorputza daukat zut
subidoia dudala
bota didazu zuk
bajoia ez etortzea
hori espero dut. (bis)
U. Gaztelumendi:
Bajoia etorrita
ez nintzake kexu
eskalatzaile fina
egina zaude zu
paretean gora hor
nahiko konpromezu
abituallamentua
egin nahi al dezu? (bis)
M. Arregi:
Abituallamentua
albora utzita
goruntza segitu dut
eskalatzen ti-ta
eta nere helmugan
gora iritsita
ez dut ba nik aurkitu
leihoa itxita! (bis)
U. Gaztelumendi:
Ba idea ona zan ba
leihoa lotzea
berriz harrapatuta
holako posea
ez badezu lortzen zuk
berriz igotzea
zer iruditzen zaizu
tinbrea jotzea? (bis)